Fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko du Astinduk azaroko igandeetan

Maria Maya Manterola

Astinduko bazkideek doan eman ahal izango dute izena sueltoko dantzen ikastaroan; gainerakoek, 20 euroren truke. Torreberrin izango dira saioak. 

Udazkenerako ere jarduerak prestatu ditu aurtengoan Astindu dantza elkarteak. Azaroan, esaterako, fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko dute igandero 16 urtetik gorako herritarrentzat. Hain zuzen ere, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an 10:00etatik 11:30era artean egingo dituzte sueltoko dantzetan trebatzeko saioak Torreberrin. 

Izena eman daiteke dagoeneko astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita edo 616 371 179 telefono zenbakira deituta. Bazkideek doan eman ahalko dute izena, eta gainerako herritarrek, 20 euroren prezioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide