Udazkenean bete betean sartuta, Gabonen antolakuntzari heldu nahi dio udalak. Festa horietan beren aletxoa jarri nahi duten herritarrekin, elkarteekin eta eragileekin bilera irekia egingo du Kultura Sailak, proposamenak jasotzeko. Datorren asteartean izango da, 19:00etan Alondegian.
Bertaratu ezin dutenek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera. Hitzorduaren aurretik Alondegiko telefonora deitu (943-86 10 56) edo kultura@zumaia.eus posta elektronikora idatzi beharko dute horretarako.