Pentsio duin, publiko eta bidezkoen alde bildutako sinadurak Madrilera eramango dituzte

Maria Maya Manterola

Pentsiodunak Madrilen, 2019ko urrian.

Azken hilabeteotan bildutako sinadurak Espainiako Kongresuan aurkeztuko dituzte Zumaiako nahiz Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformek. 

Pentsioen eros ahalmena, 1080 euroko gutxieneko pentsioak eta pentsio sistema publikoa eskatuko dituzte pentsiodunen plataformek Madrilen. Izan ere, neurri horien aldeko sinadura bilketa egin dute azken hilabeteotan, eta orain, Hego Euskal Herrian bildutako 70.000 sinadura horiek Espainiako Diputatuen Kongresura eramanda egingo dute eskakizuna. 

Urtarrilean bost urte beteko dira pentsiodunek beren mobilizazioak hasi zituztenetik, eta bide beretik jarraitzeko asmoa berretsi dute beren helburuak lortu arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide