Olarro Eguneko Argazki Rallyko sariak astelehenean banatuko dituzte

Maria Maya Manterola

Epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu lehiaketara aurkeztutako argazki onenak. Urriaren 17an egingo dute sari banaketa, Alondegian. 

Euskaraldia gai hartuta, 37 pertsonak parte hartu zuten azken Olarro Eguneko Argazki Rallyan. Lehiaketarako argazki onenak hautatu ditu epaimahaiak, eta datorren astean ezagutu ahal izango dira saridunak. Astelehenean, urriak 17, sari banaketa ekitaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide