Aita Mari auzuneko fatxaden berrikuntzen inguruko bilera deitu du udalak

Maria Maya Manterola 2022ko urriaren 11

Argazkia: Zumaiako Udala.

Auzo horretako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkari eta teknikariak datorren asteartean. 

Udaletxeko pleno aretoan izango dira saioak, gazteleraz 18:00etan, eta 18:45ean euskaraz. Aita Mari auzuneko etxebizitzen fatxaden berrikuntzaren inguruan emandako pausoak izango dituzte hizketagai. Zalantzarik izatekotan, arkitektoa@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide