Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, tartean, Zumaiako kultur aisialdiaz gozatzeko zozketak. Kultura Sailaren eskutik, Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlanerako sarrerak zozkatu ditugu aste honetan: Xabier Lizeagari eta Ainhoa Osa Arriolari egokitu zaizkie bina sarrera. Zorionak!
Antzezlana ostiralean 20:00etan eskainiko du Ttanttaka teatroak Aita Marin, eta emanaldia hasi aurretik, leihatilan bertan jaso beharko dituzte sarrerak saridunek.
Adi egon, laster zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta.