Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapenarekin bat egin du Gotzon Enbilek

Maria Maya Manterola

Argazkia: anboto.org

Pilota munduko dozenaka kidek aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketan Euskal Herriko selekzioaren parte hartzea, horien artean, Euskadiko Pilota Federazioko presidente Gotzon Enbilek.

Pilota munduko lagun andana elkartu da gaur Durangon, urriaren 23tik 29ra Biarritzen (Lapurdi) jokatzekoa den Munduko Pilota Txapelketan Euskal Herriko selekzioaren parte hartzea eskatzeko. Izan ere, Euskal Herriko selekzioak ez du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan parte hartzerik.

Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna leloa zeraman pankartaren atzean elkartu dira protestan, eta Gotzon Enbil Euskadiko Pilota Federazioko presidentearekin batera, bertan izan dira Patxi Jauregi eta Kiko Caballero lehendakari ohiak nahiz Iparraldeko Pilota Batzordeko presidente Jean Michel Garaiar, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide