Hispanitatearen Egunean, aldarri ozena

Maria Maya Manterola

Hispanitatearen Eguna, hau da, urriaren 12a, independentziaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko baliatu zuen atzo Zumaiako Ernai gazte antolakundeak. 

"Espainola, koloniala eta zapaltzailea" den egunean ospatzeko ezer ez dutela argudiatuta, elkarretaratzea deitua zuten atzo arratsalderako. Hala, herritar ugari batu zen Saregileen plazan 19:00etan hasitako protestara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide