Ismael Manterolak bisita gidatua eskainiko du 'Eskuak' artelan bilduma ezagutzeko

Maria Maya Manterola 2022ko urriaren 13a

Ignacio Suarez Zuloaga, Ismael Manterola eta Marina Bidasoro, prentsari egindako aurkezpenean. (Maria Maya Manterola)

Igandera bitarte izango da Zuloaga Fundazioaren erakusketa ikusgai Oxford aretoan. Aurrez, ordea, Ismael Manterola arte historialariak gidatutako bisita gidatua egiteko aukera izango da. 

Irailaren 23az geroztik izan da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan 60tik gora obra biltzen dituen Eskuak. Elogio de lo manual artelan bilduma. Margolanek, marrazkiek, eskulturek nahiz argazkiek osatzen dute erakusketa, eta gaiak biltzen ditu guztiak ere. Hain zuzen, eskuak. Artisauen lana goresteko asmoz bildu zituen Ramon Suarez Zuloagak. 

Ismael Manterola erakusketaren komisarioa da arte historialaria izateaz gain, eta erakusketaren azken aurreko egunean, larunbatean, bisita gidatua eskainiko du Oxford aretoan. Bertaratutakoei artelanen eta oro har erakusketaren inguruko azalpenak emango dizkie Manterolak 12:00etatik aurrera, euskaraz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide