Hizkuntzen kaleko erabileraren datuak aurkeztuko dituzte asteazkenean

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 13a, 13:30

Soziolinguistika Klusterrak iaz bildutako datuak plazaratzeaz gain, haurren sozializazioan euskarak izan dezakeen lekuaz ariko dira. Alondegiko Oxford aretoan izango da aurkezpena, 18:00etan. 

Euskal Herriko eskualdeetako kale-erabilera datuak publikatu zituen Soziolingustika Klusterrak joan den ekainean Bilbon egindako jardunaldietan. Datu horien arabera, kalean euskara gehien entzuten den Euskal Herriko bigarren eskualdea da Urola Kosta.

Ikerketa horren emaitzak xehetu eta herriko datuak jendaurrean aurkeztuko dituzte orain. Hain zuzen, datorren asteazkenean, hilaren 19an, Alondegiko Oxford aretoan izango dira ikerketa gauzatu duten Soziolinguistika Klusterreko kideak. Kale erabileran ez ezik, haurren sozializazioan euskarak duen lekuaz gogoeta egin dute Zumaiako Larraina euskara elkarteko kideek, eta hausnarketa horiek partekatzeko beta ere hartuko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide