'El vasco' eta 'Izurde mutikoa', asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola

Jabi Elortegi bizkaitar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa ikusi ahal izango da larunbatetik astelehenera bitartean. Igandean, berriz, haurrentzako emanaldia eskainiko dute.

Mikel Euskal Herrian bizi da, langabezian dago, neska-lagunak beste norbaitengatik utzi du eta bere bizitza eta inguruan duen guztia kaka bat dela sentitzen du. Bestela esanda, gorroto du bere herrialdea. Horregatik onartu du osaba baten proposamena (aitona baten Argentinara emigratutako arrebaren semea). Harekin harremana Facebookez bakarrik izan badu ere, Argentinara joan da muntatzen ari den enpresan lan egitera.

Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean. 



Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!

Ordutegia: igandean, 17:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide