Lehengo eta gaurko piraguistak elkartuko dira bihar

Maria Maya Manterola

2018ko piraguisten festa. (Peio Romatet)

Lau urtean behin egiten den piraguisten festa izango da bihar, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Piragua irteera eta Irati Osa eta Iñigo Peña omentzeko ekitaldia egingo dituzte, besteak beste.

Gaur egungo piraguistek zein izandakoek egingo dute bat bihar, larunbata, Itxas Gainek antolatutako piraguisten festan. Arratsaldean, 16:00etan, piragua irteera egin eta Jose Migel Egaña eta Fernando Balenziaga zirenak oroituko dituzte. Kalejira eta txikiteoa egingo dute gero kalez kale, eta egunari amaiera emateko, elkarrekin afalduko dute Kupela tabernan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide