Ecofeminismo o barbarie izenburupean, krisi ekologikoaz, feminismoaz eta beste eredu baterako trantsizioaz ariko da Yayo Herrero asteazkenean Zumaian.
Izan ere, Herreroren esanetan, kapitalismoa ezin da existitu hazkunde ekonomikorik gabe, baina mugak dituen mundu fisiko batean egonik, hazkunde mugagabea ezinezkoa dela uste du. Gainera, eredu ekonomiko horretan alferrikako lanak lehenesten direla dio Herrerok, eta giza bizitzari eustea ahalbidetzen duten lanak –hala nola, nekazaritza-ekoizpena edo zaintza- zein erreprodukzio-lanak– erabat prekarizatuta daudela edo zuzenean ordainsari guztietatik kanpo daudela irizten dio. Horregatik, beste eredu ekonomiko baterako trantsizioa proposatuko du Emakumeon* Etxean emango duen hitzaldian.