Bihartik martxan izango da Gerturen oparien erruleta. Hilaren 21era bitarte erosketak egiten dituzten herritarrek txartelak jasoko dituzte, eta erruleta bera saltokietara ere eramango dute.
Esti Curiel aktore zumaiarra ariko da jarduera aurkeztu eta girotzen, auzoz auzo. Honakoa izango da erruletaren ordutegia:
- Urriak 19: 17:00 – 19:00 Basadi
- Urriak 20: 10:30 - 12:30 Amaia plaza
- Urriak 21: 10:30 - 12:30 Erribera kalea
- Urriak 21: 18:00 - 20:00 Alai auzategia
Opari ugari banatuko du Gertuk zumaiarrak erosketak herrian bertan egitera bultzatzeko.