Haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo da asteazkenean

Juan Luis Romatet

Ttipi ttapa du izena Alondegiko haur liburutegian jarraitu ahal izan den saioak, eta 2-3 urteko haurrei zuzenduta dago. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. 

Apika taldeak Ttipi ttapa izeneko ipuin kontaketa saioa aurkeztuko du etzi, urriaren 19an, Alondegia kultur etxeko haur liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa. 

2-3 urteko haurrei zuzendutako saioa izango da asteazkenekoa, eta kontalariak umorea eta liburuak erabiliko ditu istorioak kontatzeko, baina ahozkotasunak oinarria izaten jarraituko du. 

Lekua mugatua izango da, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute  943-86 27 30 telefono zenbakira deituta edo haurliburutegia@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita. Haurrek heldu batez lagunduta egon beharko dute saioan zehar.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide