Adintxikikoen garapenari eta tratu onari buruzko hitzaldia eskainiko du Luis Legorburu psikologoak gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Bi saio izango dira: 15:00etan gazteleraz eta 18:00etan euskaraz. Seme-alaben beharrak, hauen jokabidea ulertzeko pistak, guraso bezala jokatzeko informazioa, edo herrian dauden zerbitzuen arteko elkarlanaren garrantzia landuko ditu, besteak beste, psikologoak.
Guraso eta tutoreei zuzendutako saio hauek Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek abian jarritako Guraso Eskola ekimenaren barruan sartzen dira.