'Nop' film fantastikoa emango da bihar zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2022ko urriaren 19a

Jordan Peele zinemagile estatubatuarraren film hau 19:00etatik aurrera emango da Aita Mari zineman. 

Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioa izango da bihar Aita Mari zinema aretoan. 2022-2023 denboraldiko bigarren filma ikusteko parada izango dute Zumaiako aretora bertaratuko direnek. Oraingo honetan film fantastiko bat ikusteko aukera izango da: Nop, Jordan Peele zinemagile estatubatuarraren azken lana. Daniel Kaluuya, Keke Palmer, Brandon Perea eta Steven Yeun dira aktoreak.

Kaliforniako barrualdeko rantxo batean dago girotuta filmeko akzioa. Bertan bizi diren bi lagunek aurkikuntza bitxi eta beldurgarria egin dute.

Jordan Haworth Peele estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista da. Get out terrorezko lanarekin egin zen ezagun 2017an, eta bi urte geroago Us filma aurkeztu zuen. Bihar Zumaian ikusi ahal izango den Nop du bere hirugarren film luzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide