Zumaian da gaur Bizikletan Adinik Ez egitasmoa

Juan Luis Romatet

Bizikletan adinik ez egitasmoa Zumaiara heldu da gaur. Horri esker, herriko adineko pertsonak Zumaiako kaleetatik ibili dira, trizikloetan. Eskoletako ikasleek ere parte hartu dute dinamikan. Arratsaldez bigarren saioa egingo dute. 

2012an Danimarkan abiatutako mugimendu hau lau urte geroago heldu zen Gipuzkoara; lehenbizi Donostiara eta geroago lurralde guztira. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzean egiten du azpimarra Bizikletan Adinik Ez elkarteak, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.

Gaur Zumaian egiten duten bezala, elkarteak irteerak antolatu eta koordinatzen dit trizikloetan, boluntariotzaren bidez, esperientziak eta giza harremanak sortuz, betiere adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Elkarteak laguntzaile duen Real Sociedad Fundazioaren eskutik iritsi da proiektua Zumaiara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide