'Mugikorra abentura ederra' hitzaldia antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko urriaren 20a

Kontsumobiderekin batera antolatu du Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hitzaldia. Aurrez izena eman beharko da.

Beheko Plaza elkarteak, Kontsumobiderekin elkarlanean, Mugikorra abentura ederra izeneko hitzaldia antolatu du. Saioa azaroaren 9an izango da, goizeko 10:30ean, Hogarreko erabilera anitzeko aretoan. 

Hitzaldira bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Beheko Plaza elkarteak gizarte zentroan duen buegoan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara arte. Izena emateko epea datorren astelehenean, hilaren 24an zabalduko da, eta azaroaren 3an itxi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide