'Uniko' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2022ko urriaren 20a

Teatro Paraiso antzerki konpainiak Uniko haur antzerkia ekarriko du Zumaiara igandean. Saioa eguerdiko 12:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan. 

Ikuskizun hau urriaren hasieran zen Zumaian aurkeztekoa, baina bertan behera utzi behar izan zuten orduan taldeko kideen osasun arazoak zirela medio. 

Data berrirako hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Udaleko Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko hemen duzue aukera. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide