Dantza afrikarren tailerra antolatu du Astinduk iganderako

Juan Luis Romatet 2022ko urriaren 20a

Kawadenik elkarteko kideek gidatuko dute igandeko saioa. Argazkia: Kawadeni.

Goiz partean egingo da dantza tailerra, Torreberrin. Ez da aurrez izenik eman beharko. 

Astindu Zumaiako Dantza Elkarteak dantza tailerrak antolatu ohi ditu hilero. Irailean Polinesiara egin zuten bidaia bertako dantzei esker; igande honetan, berriz, dantza afrikarretan murgiltzeko aukera izango dute Astinduko kideek, baita herritarrek ere. 

Kawadenik elkarteko kideek gidatuko dute igandeko tailerra, zuzeneko musikaz lagunduta. Goizeko 10:00etan hasiko da, Torreberrin, eta bi orduko iraupena izango du. 

Tailer hauek doakoak dira, eta maila guztietako dantzariei zuzendutakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide