Jose Luis Garciak irabazi du Distiraren urriko argazki lehiaketa

Juan Luis Romatet 2022ko urriaren 22a

Argazki honekin irabazi du Jose Luis Garciak urriko lehiaketa.

Gaia librea izan dute lehiaketan parte hartu duten hamazazpi argazkilariek. 

Distirak abiatu du 2022-2023 elkarte barruko argazki lehiaketa. Urrian hasi eta maiatzera bitartean hilero izango dute lehiaketa bat, eta aurrez emango den gaien inguruan egingo dute lan Zumaiako argazki elkarteko bazkideek.

Urrian gaia librea izan dute, eta hamazazpi argazkilarik hartu dute parte, 33 irudirekin. Distirako zuzendaritzak azpimarratu duenez, inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara. 

Irabazlea Jose Luis Garcia izan da; bigarren saria Sonia Alvarezek jasoko du, eta hirugarrena Soraya Lopezek. 

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide