Oikiatik Ibañarrietara eramaten duen herribidea konpontzeko lanak egingo ditu Zumaiako Udalak. Bidea egoera kaskarrean dago; pitzadurak ditu, eta leku batzuetan hondoratuta ere badago. Horregatik, altzairudun hormigoia jarriko dute bidean haren egoera hobetzeko. Guztira, 17.025 euro bideratuko dira lan hauetara. Horietatik 9.360 Foru Aldundiak jarriko ditu.
Horretaz gain, Basustagaien, Xoxokua eta Otalora baserrietara doan bidea ere hobetuko dutela iragarri du udala. Bideko zati bat hartxintxarrezkoa da, eta hondoratuta eta zartatuta dauden lekuetan azpialdea gogortu eta hormigoia botako dute. Lan hauek gauzatzeko 10.160 euro erabiliko direla azaldi du udalak.