INKESTA: Zer iruditzen zaizu ordu aldaketa?

Erredakzioa

Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean. Baina, zer iruditzen zaizkie urteroko ordu aldaketak zumaiarrei? Ados daude? Kontra? Ala ordutegi baten aldekoak dira?

Neguaren atarian erlojuak ordubete atzeratuz eta udaren atarian ordubete aurreratuz ibiltzen dira herritarrak urtero. Igande honetan, esaterako, 03:00etan 02:00ak izango dira, eta beraz, goizetan lehenago argituko du egunak, eta arratsaldeetan, lehenago ilundu.

Zumaiarrei zer iruditzen zaizkie ordu aldaketa hauek? Parte hartu BALEIKEren inkestan hemen klik eginda.

AURREKO INKESTA. Herriko hondartzei buruzkoa izan zen aurreko inkesta, eta 300 erantzun jaso ziren. Ikusi hemen orduko emaitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide