Imanol Lopez munduko txapeldun izendatu dute Biarritzen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 29a

Aritz Erkiagarekin osatu du bikotea puntista zumaiarrak eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikaren aurka gailendu dira finalean. Beraz, zilarrezko domina ere ekarriko dute Zumaiara.

Imanol Lopez Iñaki Osa Goikoetxeari gailendu zaio bi zumaiar aurrez aurre izan dituen Munduko Pilota Txapelketako Zesta Puntako finalean. Atzelaria Ispasterreko Aritz Erkiagarekin aritu da eta nahiz eta lehen seta galdu duten (15-10), hurrengo bietan nagusi izan dira (15-9 eta 10-2). Goikoetxeak Unai Lekerika gernikarra izan du bikote.

Iaz Mexikon jokatutako Munduko Kopan bikote berberak izan ziren aurrez aurre, orduan, ordea, Goikoetxea eta Lekerika gailendu ziren. Lopezek eta Erkiagak errebantxa hartu dute, beraz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide