Mundos para lelos antzezlanak Oscar Terol du sortzaile eta protagonista bakar. Bertan bakarrizketan arituko da aktore donostiarra eta gitarra ere izango du lagun saioa musikatzeko. Terolek gizarteak ulertzen ez duen mundu batean kokatuko du ikus-entzulea, non helburu bakarra egunaren bukaerara iristea den. Izan ere, edozein unetan bizia hondatzeko gai den ni leloa ager daiteke. Modu horretan, pertsona orok konpondu gabeko miseriak eta gurutzegramak ezkutatzen dituela erakutsiko du.