Realak eta Manchester Unitedek Europa Leagueko E multzoko seigarren eta azken jardunaldiko partida jokatuko dute etzi, ostegunez, 18:45etik aurrera Donostian, Reale Arena estadioan. Bi taldeak sailkatuta daude dagoeneko datorren faserako.
Aurretik, partidaren ataria girotzeko asmoarekin, kontzertua izango da estadio barruan dagoen Keler Espazioan. Zumaiako Karter rock laukoteak joko du, 17:30etik aurrera. Talde honek Exhivicio izeneko diskoa plazaratu du aurten.