Hiru ikastaro antolatu ditu Beheko Plazak Kzgunearekin elkarlanean

Juan Luis Romatet

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu Kzgunearekin elkarlanean. Saioetan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da. 

Azaroan zehar emango dira hiru ikastaro hauek, Kzguneak Foronda kultur etxean duen bulegoetan. 

  • Oinarrizko Internet: azaroaren 14tik 25era, 9,00etatik 11:00etara.
  • BAKQ: azaroaren 28ean, 9:00etatik 11:00etara.
  • Osakidetzako Izapideak: azaroaren 29an eta 30ean, 9:00etatik 11:00etara.

Interesdunek izenak aurrez eman beharko dituzte Beheko Plazak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan duen bulegoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide