Loreekin dotoretutako oroitzapen eguna

Juan Luis Romatet

Kolore biziko loreez jantzi dituzte herritarrek eta bisitariek Zumaiako kanposantuko hilobiak eta nitxoak.  

Santu Guztien Eguna da, eta ohikoa den bezala, loreen kolore bizi eta ederrekin dotoretu dituzte herritarrek, eta egun honetan espresuki Zumaiara etorri direnek, familiartekoen, lagunek eta ezagunen hilobiak eta nitxoak. 

Goiz partean ohikoa baino jende gutxiago hurreratu da Zumaiako hilerrira, baina, aldi berean, autoen joan-etorri handia izan zen atzo herria eta kanposantuaren artean. Zubiaz edo jaiegunaz gozatu nahian, herritar ugarik bezperan egin zuten hilerrirako bisita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide