Euskal Herriko hainbat antzoki eta agertokitan izan da Jon Maia bere azken proiektuarekin, Kantu bat gara bildumarekin. Liburu-disko hau plazaratu zuela urtebete betetzera doala eta, emanaldi berezia prestatu du abenduaren 28rako Donostiako Kursaalen. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta, ohi duen bezala, gonbidatu bereziak izango ditu oholtza gainean. Kontzertu solidario honetan etorkinei babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldea izango ditu bidelagun, kontzertuko irabazien zati bat haientzat izango delarik.
Jon Maiak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostiral arratsaldean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!