San Jose kalean dagoen Paxkualenekoa etxea hustutzen hasi ziren atzo. Zumaiako alde zaharrean kokatutako eraikina eraberritzeko asmoa dute bere jabekideek. Etxe honek badu beste izen bat, zaharragoa, eta da Patxipatxienekoa.
Eraikina hutsik egon da azken aldian. Orain hilabete batzuk beheko eta lehen solairuko ateak eta leihoak estali zituzten adreiluekin eta hormigoiarekin inor sartu ez zedin, eta leku horretan etxe berria egiteko pausoak oztopatu ez zitzan. Atzo berriro ere ateak eta leihoak zabaldu zituzten, eta barruan zegoena hustutzeari ekin zioten.