Behobia-Donostia lasterketarako autobusa izango da Zumaiatik

Juan Luis Romatet 2022ko azaroaren 5a

Autobuserako izenak Lubaki kiroldegian eman daitezke.

Azaroaren 13an korrituko da Behobia-Donostia lasterketa. Ohikoa den bezala, milaka lagunek hartuko dute parte karrera honetan. 

Proba honetan parte hartuko nahiko duten herriko korrikalarien joan-etorria errazteko, autobusa antolatu du Zumaiako Kirol Patronatuak. Busa goizeko 7:50ean abiatuko da Txomin Agirre kaiko geltokitik; bueltakoa 14:00etan aterako da Ilunbetik. 

15 euro balioko ditu autobuseko joan-etorriak, eta izenak Lubaki kiroldegian eman beharko dituzte zerbitzu hau erabili nahiko dutenek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide