Jaiotz Osa dantzari zumaiarra 'Biba zuek' telebista saioan

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 11:30

Dantzari tartea zabaldu zioten pasa den osteguneko Biba zuek saioan, eta bertan Jaiotz Osa dantzari zumaiarra elkarrizketatu zuten. 

Dantza garaikideko profesionala da Osa, eta 8 urte zituenetik dabil mundu honetan: euskal dantzekin hasi zen eta urteekin dantza garaikidera egin zuen salto. Hasiera hartan burlak jaso zituela azaldu du elkarrizketan, nesken artean mutil bakarra zelako. Baina etxean eta inguru hurbilean ere babesa izan duela ere azaldu zuen zumaiarrak.

Hemen ikus daiteke elkarrizketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide