Euskal Herriko bodyboard txapelketa irabazi du Alex Urangak

Juan Luis Romatet 2022ko azaroaren 7a

Euskal Herriko boyboard zirkuituko azken proba jokatu zen larunbatean Itzurun hondartzan. 

Eguraldia lagun eta olatu ederrekin jokatu zen larunbatean Euskal Herriko bodyboard zirkuituko azken proba Itzurun hondartzan. Bertaratu ziren zaletuek bodyboardlariek olatuen gainean egindako mugimendiekin eta maniobrekin gozatu ahal izan zuten. 

Open mailako finalera heldu ziren lau kirolarietatik hiru zumaiarrak izan ziren, eta irabazlea Alex Uranga izan zen. Bigarren Ayoub Adardour sailkatu zen, hirugarren Jon Lopez eta laugarren Xabi Urrestilla. 

Zumaiakoan eta zirkuituko beste probetan lortutako emaitzei esker, Euskal Herriko txapelketa irabazi du Alex Urangak.

18 urtez azpikoen kategorian ere bikain aritu ziren Zumaiako bodyboardlariak. Hala, Mikel Egigurenek irabazi du Zumaiako proba, eta Unax Pascual bigarren sailkatu zen. Hirugarren Ethan Perez sailkatu zen eta laugarren Oihan Alkorta. 

Argazkiak: Euskal Herriko Surf Federazioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide