'Arineketan' musika eta dantza emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu

Erredakzioa

Baleikeko bazkideek asteazken eguerdira arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Zumaiako Udaleko Kultura Sailaren eskutik, ostiralean Aita Marin eskainiko duten Arineketan musika eta dantza emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Parte hartzeko, formularioa bete beharko da helbide honetan.

Jagoba Astiazaran txistulariaren eta Iñar Sastre pianistaren proiektu bateratua da. Tradizioa berritzeko asmoz, dantza tradizionala hartzen dute abiapuntutzat, fandangoan, arin-arinean, zortzikoan eta beste melodia tradizional batzuetan oinarritutako abestiak bilduz, eta melodiak eguneratzen dituzte, sorkuntza garaikideekin konbinatzen dituzten beste batzuk sortuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide