Jagoba Astiazaran txistulariak eta Iñar Sastre pianistak sortutako proiektua da Arineketan, bihar Aita Mari zinema aretoan ikusi eta entzuteko aukera izango den ikuskizuna. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Tradizioa berritzeko asmoz, dantza tradizionala hartzen dute abiapuntutzat. Fandangoan, arin-arinean, zortzikoan eta beste melodia tradizional batzuetan oinarritutako abestiak bilduz, melodiak eguneratzen dituzte, sorkuntza garaikideekin konbinatzen dituzten beste batzuk sortuz.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketa eginda, saridunak Pedro Etxabe Etxabe eta Tere Dominguez Almaraz izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.
Ikuzkizunerako sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan edo Internet bidez hemen. Egunean bertan aretoko leihatilan ere izango dira salgai.