Aitzuri frontoiak hartuko du etzi, larunbatez, Zumaiako Kirol Elkarteko batzar nagusia. Goizeko 10:00etan egingo da lehen deialdian, eta ordu erdi geroago, 10:30ean, bigarrengoan.
Batzar nagusian aztertuko dituzten gaiak hauek izango dira:
- Batzarkideak eta egungo organigrama.
- 2018-10-27ko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa, Estatutuen aldaketa eta onarpena.
- 2018-19, 2019-20, 2020-21 eta 2021-22 urteetako balantze ekonomikoaren aurkezpena eta onarpena.
- 2022-2023 denboraldiko aurreikuspenen aurkezpena eta onarpena.
- ZKEko Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
- Galderak eta proposamenak.
Batzarkideak hauek izango dira:
- 18 urtez gorako pilotari lizentziadunak.
- 18 urtez azpiko pilotari federatu lizentziadunen gurasoak (pilotari bakoitzeko bozka bat).
- Pilota entrenamendu eta Eskola Kiroleko txapelketetan parte hartzen duten pilotarien gurasoak (ahotsa soilik).