Itsas Kiroldegi inguruan zegoen auto bat puskatu dutenak topatzeko laguntza eskatu dute

Aitziber Arzallus 2022ko azaroaren 19a

Bombas Urpe enpresa zenaren ondoko aparkalekuan zegoen autoa, eta atzo arratsaldean puskatu zuten. Lekukorik balego, jo dezala Zumaiako Udaltzaingora.

Atzo arratsaldean, ustekabe desatsegina izan zuen Telmo Deun arraun elkarteko kirolari batek. Entrenamendua bukatu eta autora joan zenean, ibilgailua guztiz txikituta topatu zuen. Autoa Itsas Kiroldegiaren inguruan zegoen aparkatuta; hain zuzen ere, Bombas Urpe enpresa zenaren ondoko aparkalekuan. Txikizioaren egilea edo egileak atzemateko laguntza eskatu dute. Lekukorik balego, jo dezala Zumaiako Udaltzaingora.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide