Musikak aurre egin dio euriari

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 20a, 10:05

Santa Zezilia egunaren aitzakian kalejira egin zuen atzo eguerdian txarangak eta San Pedro abesbatzak kontzertua eman zuen iluntzean parrokian.

Datorren asteartean izango da Santa Zezilia eguna, musikaren patroia. Dena den ospakizunak hasi dituzte dagoeneko. Atzo, esaterako, txarangak kalejira egin zuen euriari aurre eginda eta iluntzean In aeternum emanaldia eskaini zuen parrokian eta herritar ugari bertaratu ziren giroa etxean geratzeko modukoa izan arren.

Gaur, berriz, Udal Txistulari Bandaren eta Beheko Plaza abesbatzaren txanda izango da. Lehenengoak 10:00etan abiatu du kalejira eta bigarrenak meza nagusian abestuko du 11:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide