Eli Muñoz Frantzian jaioa da. 12 urterekin etorri zen Euskal Herrira; lehenik, Elgoibarren (Gipuzkoa) bizi izan zen, eta duela zazpi urtetik, Aizarnazabal du bizitokia. Ordutik, euskaraz bizi da: euskaraz egiten du lehen hitza, izan lagunekin, familiakoekin nahiz herritarrekin. Euskaltegian ikasi zuen euskara, eta ikasitakoa une oro praktikan jartzen saiatzen da. Hala eta guztiz ere, hizkuntza gehiago menperatzea gustatuko litzaioke, lagunartean bere iritzia lasai adierazteko. Argi du hizkuntza giltzarria dela integraziorako.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako bigarren protagonista da Cruz. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako bigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.