Bizitza osoa kantuan

Juan Luis Romatet 2022ko azaroaren 21a

Igandeko meza nagusia kantatu zuen Beheko Plaza Abesbatzak. Koruak Gurtzune Zubia Gomez taldekidea omendu zuen amaieran. 

Santa Zezilia Eguneko ekitaldien barruan, Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza Abesbatzak igandeko meza nagusia kantatu zuen atzo, igandez. Haren amaieran, hainbat urtez koruko kidea izan den Gurtzune Zubia Gomez sopranoa omendu zuten. San Pedro Abesbatzako eta Gabon Koruko kidea izana, bizitza osoa darama Zubiak kantuan, eta esker ona erakutsi zieten bere lagunek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide