Ikusgai dira Larrainaren bideo lehiaketako lan sarituak

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 21a, 13:00

Azaroaren 12an sariak jaso ondotik, sarean ikusgai dira jada Larraina euskara taldeak antolatutako bideo lehiaketan saritu dituzten lanak. Jarraian ikus daitezke.

Epaimahaiak, batez ere, hiru atal baloratu ditu: mezuaren egokitasuna eta ondo komunikatzeko gaitasuna, alde teknikoa eta alde artistikoa edo sormena. Larraina pozik agertu da lehiaketaren emaitzarekin. Guztira, hamabost lan aurkeztu dira, eta gazteen artean gai horri buruz hitz egitea eta hausnartzea lortu dela uste dute. "Azken finean, euskararen erabilera sustatzeko pausoak eman, txikiak izan arren", azaldu dute. 

Eta helburua bete dutela uste dute, batetik, askotariko gaiak –aurreiritziak, lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia eta transmisioa– landu dituztelako; eta, bestetik, egileak ez ezik, herritarrak nahiz etxekoak ere inplikatu dituztelako, gaiaren inguruan gogoeta egitera bultzatuta. 

Hona hemen lanak: 

1. Saria: Kai Zabaleta.

2. Saria: Manu Uranga Aizpurua, Alaia Azkue Etxabe eta Alex Garcia Ormazuri.

3. Saria: Izaro Olazabal, Julia Casals, Libe Etxabe, Maite Solozabal, Nerea Eceiza eta Oihane Sanchez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide