Euskaraldiaren bueltan Zumaian antolatutako ekitaldien barruan, bihar, ostegunez, solasaldia egingo da Aita Mari zinema aretoan, 19:00etan hasita. Jon Maiak gidatuko du ekitaldia, eta lau gonbidatu izango ditu oholtza gainean: Irina Titchenko, Helene Alberdi, Telmo Irureta eta Arri Granados zumaiarrak, hain zuzen. Lau pertsona hauek euskararen inguruan dituzten bizipenak jasoko dira saioan zehar.