Euskara arnas

Maria Bocancea: "Euskara ikasten ari naizela dakiten getariarrak hizkuntza horretan hitz egiten didate"

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 19:00

Getarian bizi da Maria Bocancea errumaniarra duela hamasei urtetatik, eta duela hiru hasi zen ikasten euskara Zarauzko AEK euskaltegian. Euskararekin izan duen eta duen harremanaz aritu da hura Mireia Galarza Bastida kazetariarekin solasean, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen asteetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.

Errumanian jaioa, Maria Bocancea Getariara iritsi duela hamasei urte. Astillero jatetxean egiten du lan, Getarian bertan, eta adierazi duenez, lanean saiatzen da euskaraz egiten bezeroekin. Duela hiru urte hasi zen hizkuntza ikasten, eta egun Zarauzko AEK euskaltegira joaten da astero-astero. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Mireia Galarza Bastida kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako seigarren protagonista da Bocancea. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako seigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide