Euskara arnas

Andres Insua: "Egunero euskaraz hitz egitea da nire helburua"

Erredakzioa 2022ko aza. 27a, 19:00

Argentinan jaioa, Andres Insua Aizarnara iritsi zen duela hogei urte. Musikaria da bera, eta azaldu duenez, euskal musika entzuten hasi zen euskararekin harremantzeko. Euskararekin izan duen eta duen harremanaz aritu da hura Maialen Etxaniz kazetariarekin solasean, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen egunetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.

Argentinan jaioa, Andres Insua Aizarnara iritsi zen duela hogei urte. Musikaria da bera, eta azaldu duenez, euskal musika entzuten hasi zen euskararekin harremantzeko. Bost urte inguru horrela igaro ondoren, Azpeitiko Udal Euskaltegian hasi zen Insua, eta bertan egin zuen ikasturte bat. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Maialen Etxaniz kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako zazpigarren protagonista da Insua. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako zazpigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide