Azaroaren 25 eta 26an, ostiralean eta larunbatean, janari bilketa erraldoia egin Zumaian, lurraldeko hainbat herritan bezala. Janari Bankuko Zumaiako ordezkariek ohar baten bidez eskerrak eman dizkiete herritarrei, kanpainan lagundu dutenei zein boluntarioei.
Honela dio oharrak: "Urtean zehar bolondres ibiltzen garen guztion partetik, Zumaiako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu beste behin eman duten erantzun bikainagatik, baita, nola ez, bi egun hauetan bolondres lanetan ibili diren guztiei ere. Mila esker denoi Janari Bankuaren izenean".