EUSKARA ARNAS

Audra Almanaityte: "Orion ezin duzu euskara jakin gabe bizi, leku guztietan erabiltzen baita"

Erredakzioa 2022ko abe. 1a, 19:00

Lituanian jaioa, lehenik Donostian bizi izan zen Audra Almanaityte, eta duela ia hiru hamarkada iritsi zen Oriora. Azaldu duenez, hasieratik garbi izan zuen euskara ikasi behar zuela Orion bizitzeko. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa.

Lituanian jaioa, lehenik Donostian bizi izan zen Audra Almanaityte, eta duela ia hiru hamarkada iritsi zen Oriora. Azaldu duenez, hasieratik garbi izan zuen euskara ikasi behar zuela Orion bizitzeko, eta lortu du, hala bizi baita egun. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Aiora Larrañaga Solaberrieta kazetariarekin. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritzi nahiz Euskaraldiko dinamizatzaileen balorazioak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide