Zientzia fikzioa eta komedia uztartzen dituen lana taularatuko du Horman Poster kolektiboak bihar, ostiralez, Aita Mari zineman. 20:00etan hasiko da saioa.
Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak hauek dira: Sorkunde Barredo Goikoetxea, Asun Irazabal Pinedo eta Nieves Alfonso Illarramendi. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.