Gabonak hurreratzen ari dira, eta garaiaren batera xake txapelketa antolatu du aurten ere Patxita Etxezarreta kaleko Kabi tabernak. Bigarren urtez antolatu dute xakea sustatzea du lehiaketa hau, eta bertan parte hartu ahal izango dute kirol edo joko honetan aritu nahi duen edonork.
Txapelketa abenduaren 6an hasiko da eta finala hilaren 24an jokatuko da. Lehen fasea ligaxka moduan egingo da, eta izena emango duten guztien artean zozketa egingo da multzoak eratzeko. Jokalari bakoitzak ordu erdi izango du partida amaitzeko.
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Interesdunek tabernan bertan eman dezakete izena; 685 75 89 02 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppeko mezu bat bidalita ere apuntatu ahal izango da. Epea datorren igandean, hilaren 4an bukatuko da.