'Kepa Junkera berpiztu' eta 'Ama Mu etxera itzuli da' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 3a

Bi film emango dira asteburuan Aita Mari zinema aretoan: dokumental eta haurrentzako film bana. 

Asteburu honetan bi film ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan. Larunbatetik igandera, 19:30ean, Kepa Junkera berpiztu dokumentala emango da Zumaiako zinema aretoan. 2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista, 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuena urtean, munduko euskal musikari ospetsuen bihurtu eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen autodidakta, arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, errehabilitazio latza, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, arte, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna da dokumental hau. 

Igande arratsaldean, berriz, Ama Mu etxera itzuli da animaziozko pelikula eskainiko da Aita Marin. Saioa 17:00etan hasiko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide